1.- Atariaren titularraren identifikazioa

Atari honen titularra Jardines Albia Berria SL da. Bilboko Mazarredo zum. 8, 3. behekoa, zenbakian dago, 48001 da bere P.K.a eta B72443278 I.F.K.a.

2.- www.jardinesberria.com atariaren erabilerarako baldintza orokorrak

Jardines Albia Berria SL enpresak zera jakinarazten deutsu: www.jardinesberria.com web orrialdera eta barne hartzen dituan domeinu eta direktorio guztietara (aurrerantzean “ataria” deituko duguz orokorrean) sartzea eta horrek erabiltzea eta bere bitartez lortu daitekezan zerbitzu edo edukiak Lege-ohar honetan zehazten diren baldintzen mende dagozala, zerbitzu edo eduki horreetakoren batera sartzeak ekarri daikezan baldintza orokor gehigarrien onarpenari uko egin barik.

Atari honetan sartzeak edo bere edozein erabilerak erabiltzaile izatea dakar eta, ondorioz, idazki honetan jasotzen diren lege-terminoak onartzea. Horregatik, Lege-ohar honetan zehazten diren eritziekin ba tez bazatoz, arren, ez erabili ataria.

Lege-ohar honen edukia eguneratu egin daiteke; beraz, aldizka kontsulta egiteko eskatzen deutsugu.

3.- Jabetza intelektualeko eta jabetza industrialeko eskubideak

Atariaren diseinua, bere edukiak, iturri-kodeak, logoak, markak eta bertan agertzen diren gainerako zeinu bereizgarriak, Jardines Albia Berria SL enpresarenak edo erakunde laguntzaileenak dira eta jagokezan jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babestuta dagoz.

Atariak, edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi barik, bere eduki, konfigurazio, diseinu eta aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskubidea beretzat gordetzen du.

Jardines Albia Berria SL enpresak bitartekoen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen errespetua adierazten du; horregatik, leku honek zure eskubideak urratzen dituala uste baduzu, Jardines Albia Berria SL enpresarekin harremanetan jarri.

4.- Edukien erabilerarako arauak

Atari honetako berariazko edukien kopia egin dezakezu, azken erabiltzaile lez, erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik, sekula ez helburu komertzialetarako.

Baimenduta dago beste hedabide batzuen bitartez edukiak hedatzea eta baita erreprodukzio partziala be, zehatza bada eta informazio-iturria esaldi honen bitartez aitatzen bada: “iturria: jardinesberria.com: Jardines Berria enpresaren web ataria”.

Informazioa erabiltzeko, aldez aurretik eta beren beregi, Jardines Albia Berria SL enpresaren baimena behar duzu.

Baimen-eskaera idatziz bidali beharko duzu info@jardinesberria.com helbidera.

Ez dago baimenduta, ezelan be, Jardines Albia Berria SL enpresaren eta bere erakunde laguntzaileen logotipo, marka eta sinbolo bereizgarririk erabiltzea.

Atari honetan, berariazko egile-eskubideak dabezan agiriak eta beste eduki batzuk eskaini daitekez eta kasu horretan be debekatuta dago erreproduzitzea.

Web honetan jasotzen den informazioa era ez baimenduan erabiltzen baduzu, Jardines Albia Berria SL enpresak legez jagokozan jarduerak gauzatuko ditu. Jardines Albia Berria SL enpresak, berak erabakita edo beste batek eskatuta, erabilerarako baldintza orokor honeek betetzen ez dabezan erabiltzaileei atari honetara eta eskaintzen dituan zerbitzuetara sartzea ukatu edo kentzeko eskubidea be beretzat gordetzen du.

5.- Berme eta erantzukizunen baztertzea

Jardines Albia Berria SL enpresak ez ditu bere gain hartzen, ezelan be, atari honen erabiltzaileei eragin dakikeezan edozelango kalteak; adierazpen-erara: akatsak edo hutsak edukietan, atariaren erabilgarritasunik eza edo birusen transmisioa edo programa maltzur edo kaltegarriak edukietan, nahiz eta saihesteko beharrezko neurri teknologiko guztiak hartu.

6.- Estekak

Atari honek Interneteko beste leku batzuetarako estekak edo hiperestekak ematen baditu, Jardines Albia Berria SL enpresak ez du ezelango kontrolik ezarriko leku eta eduki horretan. Esteka horrek helburua baliabideen bilaketa erraztea baino ez da, beraz, Jardines Albia Berria SL enpresa ezin da estekatutako orrialde horren edukien eta euren funtzionamenduaren edo horretara sartzetik eratorri daitekezan balizko kalteen erantzule egin.

Ez dago baimenduta ezelango web orrialde edo posta elektronikoko helbidetatik Atari honekin esteka egitea, Jardines Albia Berria SL enpresak aldez aurretik, idatziz eta beren beregi baimendu ez badu.

Edozein unetan, Jardines Albia Berria SL enpresak aurreko paragrafoan aitatutako baimena kendu ahal izango du, ezelango arrazoirik argudiatu barik. Hori gertatu ezkero, esteka egin duen orrialdeak bertan behera utziko du berehala, Jardines Albia Berria SL enpresaren aldetik baimenaren baliobakoitzearen jakinarazpena jasotzeaz batera.

7.- Frameak eta beste jarduera batzuk

Jardines Albia Berria SL enpresak beren beregi debekatzen du “framingak” egitea, web leku hau beste orrialde batzuen barruan kokatuta geratu ez daiten.

Era berean, debekatuta dago fitxategi grafikoetarako, testu-fitxategietarako, e.a. estekak beste web orrialde batzuetan sartzea, orrialdekok esteka horren titularrak direneko itxura emanez, benetan Euskadin edo erakunde laguntzaileetan Justizia Administrazioaren berariazko zerbitzarien berrian dagozanean.

Aldi berean, debekatuta dago, atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituan beste edozein mekanismoren erabilera, hirugarren batzuen aldetik.

8.- Cookien erabilera

Jardines Albia Berria SL enpresak cookieak erabili ahal izango ditu bere atarian erabiltzailearen nabigazioa pertsonalizatzeko eta errazteko. Cookieak erabiltzaile anonimo bati bakarrik lotzen jakoz eta ez dabe erabiltzailearen datu pertsonalen ondorioztapena dakarren erreferentziarik ematen. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal izango du Jardines Albia Berria SL enpresak bidalitako cookieen instalazioa jakinarazteko eta ez onartzeko, erabiltzaileak edukietara sartzeko daukan aukeraren kalte barik.

9.- Datuen babesa

www.jardinesberria.com web-orriaren bidez bildutako datu pertsonalak datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera tratatuko dira (3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa – BOE-A-2018-16673).

Jardines Albia Berriak Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren jarraibideak betetzen ditu, eta erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu egokia bermatzen du.

10.- Baliozko legea eta eskumena

Jardines Albia Berria SL enpresaren eta Atariaren erabiltzailearen arteko hartu-emana Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko eta ezarri daiteken Estatuko arautegiak zuzenduko du, aldeak Bilboko Epaitegien eta Auzitegien eskumenari men eginez, egotzi lekikien beste edozein eskumeni uko eginez.