Gastronomia
& konpainia

Gozatu Gabonak!

2023ko Gabonetarako gure proposamen gastronomikoa aurkezten dugu. Hiru menu desberdin dira. Aukeratu zure aukera eta ospatu egun hauek familiarekin edo lagunekin.

Gu ta gutarrak

Gazte talde bat gara eta esperientzia luzea dugu mundu honetan. Badakigu zer nahi dugun, eta gure lehentasuna bisitariaren gogobetetzea da. Horretarako, Abandoko lekurik enblematikoenetako batean kokatu gara, Albiako Lorategietan.

fachada Jardines Berria
terraza Jardines Berria

Etxean bezala

Bilbo erdialdeko espazio klasiko bat leku eroso bihurtu dugu, familiarekin eta lagunekin elkartu ahal izateko. Gainera, Bilboko terrazarik onena dugu. Azken finean, etxean bezala zaude.

Gastronomia

Proposamen gastronomiko xume bat aurkezten dugu, eguneko une ezberdinetan gozatu ahal izateko. Produktua eta haren kalitatea gailentzea bilatu dugu, gure elaborazioen bidez haren zaporea ahalik eta gehien errespetatuz.

ensaladilla Jardines Berria

GOZATU
JARDINES
ESPERIENTZIAZ

Gure talde, proposamen gastronomiko eta espazioaren batasunak esperientzia paregabea egiten du Jardines Berria. Zein kolore hobe hauta genezakeen gure proiekturako? Abandoko berdea. Zuhaitzen eta Albiako lorategien berdea. Gure mendietako berdea. Gure baratzeetako berdea. Egonkortasun, harmonia eta lasaitasunaren berdea. Itxaropenaren berdea.